2020ko abenduan, Gernika-Lumoko Gaztelekuan gaztetxoentzako Ikastaroak antolatu dira. 10-15 urte arteko gaztetxoei zuzenduta daude (eLiburutegia ikastaroa salbu, hau 10-99 urte-artekoei zuzendua dago). Txanda bakoitzean 6 leku eskainiko dira eta Izen-ematea ordena zorrotzean izango da. Honen arabera partaideari eguna egokituko zaio. Ikastaroak COVID-19aren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko neurriekin egingo dira. Eskaintzen diren ikastaroak: – GIMP irudiak editatzeko programaren hastapena ikastaroa. Editore grafikoa ezagutu eta oinarrizko funtzioak. Bi txanda. Abenduak 05 eta abenduak 06 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan. – Bideo edizioaren hastapena ikastaroa. Denbora-lerroa ezagutu eta ohiko programen oinarrizko funtzioak. Final Cut eta Adobe Premiere. Bi txanda. Abenduak 07 eta abenduak 08 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan. – INKSCAPE irudi bektorialekin lan egiteko programaren hastapena ikastaroa.
berri gehiago
- Liburutegiaren ordutegia azterketa garaian
- Parte hartu Andra Mari eta San Roke 2026 jaietako kartel lehiaketan
- Maiatzaren 4tik aurrera zabalik egongo da “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoan 2026-27 ikasturtean izena emateko epea
- ARMAGABETZE NUKLEARREN GAINEKO PANEL BATEK GERNIKA-LUMOKO ERDIGUNEAN KOKATU DU GERRAREN AURKAKO MEZUA
- Badator Lekuek 2026
- Bueltan dira Musika Tailerrak “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoan
- Gernika Sarietarako hautagaiak otsailaren 6ra arte aurkez daitezke
- Gernika-Lumoko Batasunaren 144. Urteurrena
