Gamer Gela liburutegian

Goza ezazu bideojokoez euskaraz !

Gamer Gela euskarazko bideojokoen erakustaldi praktikoa da. Ekintza honen helburu nagusia aisialdi digitala euskaraz gozatzeko aukera dagoela erakustea da. Kultur eta aisi elkarte, zentro eta ikastetxeei zuzendutako ekintza dugu. Game Erauntsiak ordenagailuak, aginteak eta baliabideak eskaintzen ditu euskarazko bideojokoetan aritzeko. Jokatzeko eskaintzen ditugun bideojokoen artean honakoak ditugu: 0 A.D., Super Tux Kart, Braid, The Vanishing of Ethan Carter, Itadaki Smash, Pile Up, Townscaper, eta askoz gehiago.

Ordutegia: 17:30

Oharra: Aldez aurretik eman izena liburutegian (944650031)