Keinu, antzerkira hurbilduz

Errotik gorantza datorren keinua ahotsa, gorputza, zeinua.

Bigarrenez Artedramak eta Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi diegu jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko.

Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan antzerki ikastaroak ere eskaini nahi ditugu.  Arte eszenikoen mundura lehen pausua emateko tailer trinkoak euskaraz proposatzen ditugu eta horiekin batera antzerkigile ezberdinen begirada ezagutzea dugu helburu.

Gure KEINU antzerkigileei, antzerkizale eta etorkizuneko aktoreei zabaldu nahi diegu gure herrian eta eskualdean.  Antzerkia jolas moduan euskara hutsean lantzea da gure erronka nagusia beste behin ere. Saio hauetan ikasle bakoitzak bere sormenezko unibertso propioa eraikitzea gustatuko litzaiguke eta antzerkiak dituen forma guztiak ezagutzea gurekin.

 Antzerkiaren transmisioa, unibertsoa, aldarrikapena orain eta hemen gure KEINUri esker.

Oraingoan Oihane Enbeita sortzaile gernikarrak proposaturiko “Egunerokotasunaren poetika” ikastaroarekin emango diogu hasiera Azaroaren 7an eta 8an.  Ondoren Zarauztik gonbidatu dugun Iraia Elias aktoreak Azaroaren 21ean eta 22an “Animalietatik pertsonaietara” tailerra landuko du, eta azkenik, Miren Tirapu artistaren txanda izango da, Abenduaren 11n eta 12an “Gorputz aldakorra gorputz librea” tailerrarekin ziklo hau amaituz.

Ikastaro trinko guztiak Elai Alai Aretoan emango dira goizeko ordutegian.

 Izena emateko, jarri gurekin harremanetan 615 779 511 telefonora deituz, edo info@artedrama.eus helbidera idatziz.