Martxan daude ikasturte berriko Ikastaro Monografikoak “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoan

Sasoi honetan ohikoa den bezala, Segundo Olaeta Musika Eskolak 2024-25eko Ikastaro Monografikoen eskaintza aurkezten du.
Oraingoan, AHOTS TEKNIKA eta PANDEROko ikastaroetan izena emateko aukera egongo da.
Musika Eskolatik etengabe saiatu dira musika-tresna bat jotzen ikastera animatzen. Gogoratzen digute inoiz ez dela berandu zerbait berria ikasteko, baita musika-tresna bat jotzea bada ere. Musika tresna jotzen  IKASTEA, MEMORIA ETA KONTZENTRAZIOA AKTIBATZEAZ gain, ESTRESA URRUNTZEN DU ETA MOTORE-GAITASUNA HOBETZEN DU.
Edozein zalantza eduki ezkero, matrikula nola bete, ordutegiak, taldeak edo  kuotak  direla eta, jarri harremanetan Musika Eskolarekin.
Idazkaritza: 946270214
idazkaritza@segundoolaeta.net

www.kulturagernika-lumo.eus/ikastaro-monografikoak/