Photoka Saria 2020 V. Lehiaketa

Aurten Gernikako Photoka Saria 5. argazki-lehiaketa egingo da. Photoka antolatu du Gernikako Argazkilaritza Elkarteak, Gernika-Lumoko Udala eta Kultur Etxea, eta Maier enpresa eta Urdaibaiko Ekoetxea laguntzaile.

Lehiaketak hiru kategoria ditu: Librea, Baldintzadun Librea eta Urdaibai, kategoria bakoitzean hiru sarirekin, eta lehiaketako argazkirik onenak Photoka trofeoa jasoko du, Jose Angel Uberuaga “UBE” eskultorearen obra esklusiboa.

Urteak igaro ahala, Photoka Saria lehiaketa Euskadiko argazki-lehiaketa garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta bertatik atera dira Argizaiola Trofeoaren (lehiaketarik garrantzitsuena, Euskadiko Argazkigintza Federazioak antolatua) azken edizioetako bi irabazle.

Lehiaketarekin batera, beste jarduera batzuk ere egin dira, hala nola argazkiak egiteko irteerak, ospe handiko argazkilariak emandako ikastaroak … Aurten, Covid 19ren eraginez, ezin izango da horrelako jarduerarik egin.

Baina bai izango ditugu erakusketa desberdinak urrian eta azaroan, Kultur Etxekoak hain zuzen: Argizaiola erakusketa 2019 (urriaren 16tik azaroaren 26ra), Photoka Saria 2020 V. Lehiaketaren finalisten Erakusketa (azaroaren 11tik 26ra).

Era berean, Gernikako Musutruk Kafe Antzokian Photokako argazki egileen erakusketa tradizionala egingo da azaroan zehar.