2025eko apirilaren 4an, 12:00etan, “Ricardo Abaunza” erakusketa areto berriaren inaugurazioa izango da, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Ricardo Abaunza, diziplina anitzeko artista eta kultur kudeatzailea, Kultur Etxeko zuzendaria izan zen 1987an sortu zenetik 2018ra arte. Urte hauetan guztietan egin duen lanak Kultur Etxearen oraina eta etorkizuna markatu ditu. Horregatik, areto berri honek bere izena eramango du.

Espazio berria erabilera anitzeko areto bihurtu da, eta, bertan, erakusketak hartzeaz gain, mota guztietako ekitaldiak izango dira. Eraberritzearekin batera, kanpoaldera irekitzen da, eta terraza-eremu berri bat irabazten du, hainbat jarduera programatu ahal izateko.
Etapa berri honen lehen erakusketan, TRISKANTZATIK ESPERANTZARA. GUZTION ONDAREA II, udal jabetzako obrak ikusi ahal izango ditugu, 1937ko Bonbardaketarekin zerikusia dutenak. Horrela, lagin honekin, 88ko programazioari hasiera emango diogu. Gernikako Bonbardaketaren urteurrenari.