“Segundo Olaeta” Musika Eskolaren ikasturte bukaerako kontzertuak

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak  ikasturteari merezitutako amaiera emateko III.Aste Kulturaleko egitaraua aurkezten digu. Azken hilbeteetan ikasitakoa erakusteko gogo handiarekin datoz ikasleak eta ikusi daitekeenez egitaraua zabala dakartzate oraingo honetan.
Eskeiniko diren emanaldi eta kontzertu guztiak doakoak eta irekiak izango dira disfrutatzera hurbildu nahi duten guztientzat; azpimarratzekoa da hilaren 21a Musikaren MundukoEguna dela eta zer hobe egun honetan kalean jotzea baino.

KONTZERTU EGUNAK:
Herriz-Herri Kontzertu Zikloa:
          
Ekainaren 13an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Gautegiz-Arteagako Andra Mari Jasokunde elizan
           Ekainaren 20an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Foruko San Martin de Tours elizan.
Musika Eskolako Konboak: Ekainaren 14an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Aterpe Tabernan.
Lizeo Antzokian: Ekainaren 18an, asteartea, 18:00etan
Elai-Alai Aretoan
:
             Ekainaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena.
             Ekainaren 20an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.
Musika Eskolako Gitarren kontzertua: Ekainaren 20an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean Euskal Herria Museoan.
Rock & Band: Musika Eskolako Banda Sinfonikoaren kontzertua Ross Dantza Eskolarenn laguntzarekin ekainaren 21ean, ostirala, gabeko 22:00etan San Juan Ibarra plazan.
Musika Eskolako Trikitixa Taldearen kalejira:
Ekainaren 21ean, ostirala arratsaldeko 19:30ean.
Musika Eskolako Gitarra eta Akordeoi ikasleen Kontzertua: Ekainaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Kaltzada Egoitzan.
Arbolapean: Musika Eskolako Konboak eta SOME ROCKER’s taldeak ekainaren 27an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan Auditorioan.