Urte beteko Teknikari kontratua Kultur Etxean

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak bere artxibo historikoa antolatzeko, digitalizatzeko eta katalogatzeko proiektuari ekingo dio eta horretarako Dokumentuak Kudeatzeko Teknikari bat kontratatzea aurreikusi du. Kontratazioa “Administrazio publikoetan lehen lanbide esperientzia izateko programak” diruz lagundua da. Programa hori, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Trasnformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan dago.

Kontratazioa Lanbiderekin kudeatzen ari gara. Eskaintza Lanbideren webgunean argitaratu da 162022009985 zenbakiarekin.

Bete beharreko beharrizanak:
• Lanbiden altan egotea
• Unibertsitate titulazioa Bibliotekonomian eta Dokumentazioan edo Historian izatea
• Liburutegiak kudeatzeko sistemak ezagutzea
• Dokumentuen datu-baseak ezagutzea
• Euskarazko 2HE

Aipatutako programaren bidez kudeatuko denez, 30 urtetik beherako langabetuentzako bideratuta egongo da lan eskaintza.

Kontratuaren iraupena 12 hilabetekoa izango da.

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan ke.idazkaritza@gernika-lumo.eus helbide elektronikoan edo
bestela 94 627 0201 telefonora deituta.