2025eko urtarrilaren 31n 1938-1940 bitartean antxinako Gernikako GERRA-PRESOEN OSPITALE MILITARRA 8gaur Gernika BHI) eraikuntzaren aurrealdean jarritako HARRI GORRIAren behealdean leun geratzeko kendu beharreko txatala zatitu eta aprobetxau da handiaren moduko erreplikak egiteko. Horrelako bat da gaur bertan Pipergorri K. Alkarteak Kultur Etxeko Zuzendaritzari eskaini deutsona.
Harri horrek daukan zeharreko ebagiak J. Ibarrola bere diseinatzailearen esanetan, ospitalean jazotako moduko heriotzak familietan ixten daben urradura adierazi gura dau. GERNIKAKO GERRA-PRESOEN OSPITALE MILITARRA (1938-1940) antzinako Agustinoen Kolegioan kokatu zen, Bermeora bidean, bonbardaketa osteko Gernikako erdigune hondatutik urrun. Ospitale militar honetan 269 preso errepublikanu hil ziren, gaixotasun infekziosoen ondorioz (tuberkulosiak jota %80) 1938ko ekainaren 2tik 1940ko ekainaren 3ra bitartean, gerra sasoian eta amaitutakoan ere bai: euren jaioterritik urrun eta gaixorik hil ziren, besteak beste, 73 asturiar, 39 katalan, 34 andaluziar, 19 euskaldun, 17 gaztelau,…eta 3 nazioarteko brigadista.
Aspaldion Pipergorri Kultur Alkarteak burututako ikerketa-lan baten bidez zenbatu, identifikatu eta euren arteko ia %95ak dokumentatu ahal izan dira, eta horren bidez Gernika-Lumoren memoria publikora ekarri ditugu, bertan 1936ko Gerra inguruan gertatutako beste kapituluekin batera bat egiteko. Memoriaren zorra.
MILA ESKER PIPERGORRI K. ALKARTEARI EGINDAKO LANAGATIK ETA EMANDAKO OROIGARRIAGATIK

