Kultur Etxeak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki die kultura-taldeei. Deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten kultura-taldeek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Gernika-Lumon egin beharreko aparteko edo unean uneko kultura-jarduerak garatzeko.
Kultur elkarteei emateke dagozan 2025eko dirulaguntzak banatzeari ekiteko deialdia egiten da. Dirulaguntza hauei dagokien araudia Bizkaiko aldizkari ofizialean (zbkia 106, 2025-06-06) Kultura Gernika web orrialdean eta Kultur Etxean izango dira eskuragarri.
Dokumentazioa, txostena, memoria… ERA DIGITALEAN SOILIK aurkeztu beharko da Kultur Etxean, emaileez edo bertan aurkeztuz.
Eskaera egiteko epea ekainaren 9an hasi eta irailaren 26an amaituko da, 14:00etan.
E-posta: ke.idazkaritza@gernika-lumo.eus
Informazio gehiago eta eskaera orria, hemen
