Artea Kalera

Azken urte hauetan Kultur Etxeak eman nahi izan duen urrats berriaren lekuko izan gara, izan ere, artea espazio ezberdinetara zabaldu, baita gure kaleetara ere. Horren adibide ditugu Gernikarte, Artearen ibilbidea, Gernikazarraren argazki historikoen erakusketa, Zine Klubeko erakusketa…
Orain Photoka Argazkilaritza Elkarteak bere PHOTOKALEAN III argazki erakusketa antolatu du Pasealekuan, martxoaren 1etik 31ra. Prestaketa lanetan ikusi ditugu Photokako artistak.