Martxoak 8 Segundo Olaeta Musika Eskolan

Bihar, Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz Segundo Olaeta Musika Eskola Publikotik hurrengo emanaldiak antolatu dituzte:
Martxoaren 8an, asteartea, 12:00etan Koru-Konbo Mintegiak grabatutako bideoaren estrainaldia SOMEko sare sozialetan.
Musika Eskolako Koruko ikasleekin batera egindako bideoa “Nire Gorputza da”.
Martxoaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 20:15ean Kultur Etxeko arkupeetatik, Orkestrak zuzeneko mikro kontzertua eskainiko du Instagramen @segundoolaeta helbidean. Hau doan izango da ikustera hurbildu nahi duten guztientzat.