Bueltan da “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoa otsaileko ohiturekin!! Ekintzaz beteriko hilabetea prestatu dute beti ere festa giroa galdu gabe.
Lehenik eta behin, Kandelerio eguna dago otsailaren 2an, 19:30ean Andra Mari eliza aurrean bildu eta Kalez-kale Kandelerio eguneko koplak abesten ibiliko dira Musika Eskolako trikitilari, txistulari eta akordeoilari taldeen laguntzaz; eta nola ez, urtero bezala @gazteakkulturataldea eta @elaialaidantzataldeakaz batera.
Ondoren, Eguen Zuri ospatuko dute otsailaren 8an, 16:45ean Pasealekutik hasi eta kalejiran herriko gozoki dendaz dendako ibilbidea egingo dute ohiko koplak abestuz Musika Eskolako txistulari eta trikitilari taldeen laguntzaz.
Bukatzeko, emanaldi berezia prestatu dute Kaltzada Egoitzan otsailaren 2an arratsaldeko 18:00etan. Alfonso Rodriguez biolineko irakasleak 30 urte betetzen ditu Musika Eskolan, eta kontzertu bat eskainiko du hau ospatzeko. Besteak beste, Musika Eskolako ikaskideak, ikasle ohiak eta familia izango ditu lagun.
Aurtengo Inauteriei hasiera emateko “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikotik herritar guztiak ekintza ezberdinetan parte hartzera animatzen ditutze.