Gernika Sariak 2024 abian

Gernika-Lumoko Udalak deialdi berria egiten du Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Sarietarako (XIX. Edizioa).
Aitorpenak bakearen alde lanean diharduten pertsonen lana saritzera bideratuko dira, bai eta gatazkak konpontzen ahalegintzeagatik eta etorkizunari begirako berradiskidetze-prozeduretako oinarriak ezartzeagatik nabarmendu diren liderrak, pertsona ezagunak edo erakunde garrantzitsuak saritzera ere.
Esan bezala sarien XIX. edizioa izango da hurrengo apirilaren 26an Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian ospatuko dena.Sari hau banatzen hasi zenetik asko izan dira sarituak, besteak beste: Daniel Barenboim, Helena Maleno, Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren, Jose Múgica, Majors for Peace edo 1000 emakume bakearen alde.
Hautagaiak proposatzeko, pertsona edo erakundeen merituei buruzko txostenak aurkeztu beharko dira, Gernika-Lumoko giza-talde, kultur edo kirol elkarte edota Gerrnika-Lumoko Udalbatzan ordezkaritza duen alderdi politiko batek bermatuz. Pforzheimgo Udalak ere proposatu ahal izango ditu.
Talde bakoitzak hautagai bakarra aurkeztu ahal izango du.
Proposamenak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 2an bukatuko da.