Bonbardaketaren oroimena gure kaleetan

Lizeo Antzokian erakusten den argazki hau Aitor Aranak egindako “Gernika 1987. Amesgaiztoa amesten” seriearen argazki bat da. Serie hori 2020an egin zen, Euskadiko Argazkilari Federazioa Espainiako Argazkilari Konfederazioaren Argazkilari Onenaren Sarian ordezkatzeko. Serieak 10 argazki ditu, argazkiarekin batera doan QR kodean ikus daitezkeenak. Gernikako bonbardaketa aurreko eta osteko argazkiak (Gernikazarrak utzitakoak) eta Gernika Garretan kaleko antzezpenetan lortutako erretratuak konbinatuz egin zen.