Kultur Etxea ere Korrikarekin bat!

Badator KORRIKA Gernika-Lumora indarberrituta, 22.a, apirilaren 7an, 15:30ean, ostegunez.
Foruko errepidetik sartu eta ohiko kalejira izango da Gernika-Lumo ingurutik.
Euskararen alde zapatilak prest? Euskararen alde korrika lasaia eta iraunkorra egiteko prest?
Herritar guztiok zaudete gonbidatuta.

Animo….KORRIKA…. KORRIKA…KORRIKA!