Plaza libreak Segundo Olaeta Musika Eskolako Harizko Orkestran

Hari-instrumentu bat jotzen duzu eta Orkestra bateko kide izatea gustatuko litzaizuke? Ikasturte honetan Segundo Olaeta Musika Eskolako Harizko Orkestran plaza libreak daude. Mota guztietako errepertorioa jotzen dugu: klasikoa, soinu-bandak, popa, rocka…
Entzun gaitzazu gure sare sozialetan, ikusi zer nolako lana egiten dugun eta animatu gurekin jotzen!

Informazio gehiago:
Idazkaritza 946270214
www.kulturagernika-lumo.eus
Instagram: @segundoolaeta
Youtube: Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa