Arteskolako ikastaroak goizez ere

ARTESKOLAK ETA GERNIKAKO KULTUR ETXEAK artearen ikaskuntzaren aldeko apustua egingo dute aurten ere, marrazketa eta pintura tailerren eskaintza zabalduz, talde eta ordutegi berriekin.
2026-2027 ikasturtean GOIZEKO IKASTARO berri bat egongo da, astearte eta asteazkenetan 11:00etatik 13:00tara. Horrela, arratsaldean ikastaroetara joan ezin diren pertsona guztiei zabaltzen diegu eskaintza. Gure helburua adin guztietako pertsonei artea hurbiltzea da, familiagatik, lanagatik, etab. arratsalde libreak ez dituztelako eta edozein mailatatik abiatuta alderdi artistiko bat garatu nahi dutelako.
Informazio gehiagorako eta izena emateko zatoz bilerara:
Urriak 1, Kultur Etxeko 2. solairuan (Arteskola)