Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak ikasturte bukaerako emanaldiak aurkezten ditu

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak  ikasturteari amaiera emateko III.Aste Kulturaleko egitaraua aurkezten digu. Azken hilbeteetan ikasitakoa erakusteko gogo handiarekin datoz ikasleak.
Eskeiniko diren emanaldi eta kontzertu guztiak doakoak eta irekiak izango dira disfrutatzera hurbildu nahi duten guztientzat; azpimarratzekoak, batetik, hilaren 21ean Musikaren Nazioarteko Eguna dela eta zer hobe egun honetan kalean jotzea baino; eta bestetik 22an KONBOAK Auditorioan jotzen dutela “Arbolapean” zikloaren barruan.
III.Aste Kulturala ekainak 15,16,19,20,21,22 eta 23 bitartean ospatuko da.