Badator Haziberri beste urte batez, jada hirugarren urtea. Uztailaren 14an izango da hitzordua Gernikako Europako Herrien parkean eta ahalik eta iluntze/gau politena sortu eta konpartitzeko ahaleginean Kantu Bat Gara, Zea Mays, Eire, Mogumbo Brass Band eta TPRk osatzen dute aurtengo kartela.
Aurtengo ORDUTEGIARI dagokionez, hauxe izango da:
18:00etan irekiko dira ateak
18:40an Eirek joko du atseden gunean.
19:30ean kontzertu guneko ateak irekiko dira
20:00etan Zea Mays
21:00etan atseden gunean afaltzeko tartea egongo da Mogumbo Brass Band taldeak girotuta.
22:15ean Kantu bat gara
Amaitzeko 00:30ean TPR 01:30ak arte.
SARRERAK: prezioa 25 eurokoa izango da eta gaur bertan, alegia ekainaren 20a, arratsaldeko 18:00etatik aurrera salgai egongo dira, haziberri.eus atarian.
Aurten Gernikako Euskal Herria Museoa dohainik bisitatzeko aukera ematen du kontzertuko sarrerak, 2023ko urtea bukatu aurretik.
GARRANTZITSUA: euria eginez gero egun bat atzeratuko da kontzertua, uztailaren 15era pasatuko litzateke.