Maiatzaren 2a, ESKOLA-JAZARPENAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA.
Gernika-Lumoko “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoak gai hau aukeratu du ikasturte honetan KAUSA BAT, KANTU BAT proiekturako. Ikastetxe guztietara irekitako proiektu didaktikoa da eta Busturialdeko ikastetxeetako 500 ikaslek parte hartzen dute.
Maiatzaren 2, 3 eta 6an, Lizeo Antzokian, ikasleek eskola-jazarpenari buruzko beren lanak erakutsiko dizkiete gainerako eskolei, eta bateratze-lana egingo dute. Musika-eskolak modu aktiboan parte hartzera bultzatuko ditu ikastetxe horietako ikasleak zuzeneko musikarekin, haurtzaroan eskola-jazarpena jasan zuten abeslari arrakastatsuen gaiekin, hala nola Lady Gaga edo Taylor Swift. Horrez gain, Gorka Escauriazaren musika eta Jon Maia bertsolariaren hitzak eta Ross Dantza Eskolaren koreografia dituen eskola-jazarpenaren aurkako abesti bat ere egin da.
Baina aurtengo proiektua haratago joan da, Gernika-Lumoko Institutuan eta Seber Altube Auditorioan “Aizu zer pasa zaizu” bideo- klipa grabatu delako. Bertan, Ross Dantza Eskolako dantzariekin batera Gernika-Lumoko San Fidel Ikastola eta Mertzede Ikastetxeko ikasleek parte hartu dute, baita Arratzu, Mundaka, Muxika eta Arteagako ikastetxekoek ere.