Aurreko udan zendu zen William Kelly, Gernikako enbaxadorea, artista eta laguna.Harreman sendoa izan zuen gure herriarekin, Gernika Gogoratuzekin, Bakearen Museoarekin, Kultur Etxearekin eta Udalarekin.
Ezinbestekoa da Bonbardaketaren urteurrenean omenaldia eskaintzea pertsona aparta honi. Berak argi zuen artearen bidez gizarte bidezkoagoa eta humanistagoa lortzea posible zela. Omenaldi gisa ekimen ezberdinak izango dira Gernikan.
Gaur, apirilak 18, Foru Plazan bere oroimenez Totema inauguratu da.Kultur Etxean, hain zuzen udal liburutegian, gune berezia jarri da William Kellyren idazlanekin. Gernika Gogoratuzek antolatu dituen Kultura eta Bakearen jardunaldietan ez ezik, Gernika Sarien ekitaldian ere omendua izango da.