Foru plazako kale erakusketen hasiera

Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrenaren egitarauan barne, gaur hasiera eman zaie Foru Plazan ditugun erakusketa biei, hain zuzen, “GERNIKA 1937-IV-26” eta Aitor Aranaren “Gernika 1937. Amesgaiztoak amesten”.
Bertan izan dira Jose Mari Gorroño, Gernika-Lumoko alkatea, Cristina Arana Kultur Etxeko zuzendaria eta Aitor Arana argazkilaria. Erakusketa Foru Plazan egongo da ikusgai irailaren bukaerara arte.