PROLIGHT Proiektu europarreko kideen bisita jaso dugu gaur. Proiektu horretako kide da Kultur Etxea ere.Europako Bauhaus Ekimenean parte hartzea da helburua. Bizigarritasunaren, aurrerapen teknologikoaren eta gizarte- eta kultura-berrikuntzaren irizpideetan oinarritutako udal-azpiegiturak berritzeko eta eraikitzeko alderdi estetiko eta kosortzaileetan oinarritzen da ekimen hori.Gure udalerrian Gernika-Lumoko San Fidel TEK esperientzia eskaintzen dugu, San Fidel Ikastolak tokiko energia-komunitatean gauzatutako jardunbide egokien adierazgarri. Proiektua inplementatzeak urtean 885 tona CO2 isurtzea saihesten lagunduko du, hau da, 25 urtez karbono dioxidoaren emisioak xurgatzen dituzten 3.500 zuhaitz landatuko dira. San Fidel Ikastolaren ekimen honek, Santanape udal kiroldegiarekin batera, Busturialdea eta Lea Artibai inguruan eguzkiaren lehen komunitate energetikoa sortzea dakar.
Udal Liburutegiak ere parte hartzen du proiektuan, eta bere funtsei artea eta zientziari buruzko liburu bilduma interesgarria gehituko die.