«Kartelak» 1930 eta 2010 artean egindako euskal kartel grafikoen erakusketa da. Euskal Herrian saihestezinak ditugu, jaiek hirietako bizitza markatzen dute urte osoan zehar, jendea bilduz eta euskal nortasuna eratuz. Lurraldearen kultura-aztarna eta biztanleen harrotasuna dira.
«Kartelak» ohore egiten die jaiei, Ipar eta Hegoaldeko museo, kultur-etxe, liburutegi eta udaletako artxiboetako 1930etik 2010era bitarteko kartel sorta batekin.
Erakusketa honetan kartel horien ohiko grafikoak eta denboran zehar izan duten bilakaera eta aurrerapen teknologikoak nabarmentzen dira; formak, tipografia, estilo grafikoa. Denboran zehar egiten den benetako bidaia da hemen proposatzen dena, atzoko grafikoak eta gaurko grafikoak bitarteko.
2022ko urriaren 29tik abenduaren 4ra | San Eugenio kripta | Doako sarrera