Santa Luzian Kultura gune berria

Santa Luzia auzoan gizarte eta kulturarako espazio berria inauguratu dute eta astelehenetik martxan dago.
Auzoetan jendea gustura egoteko eta bizikidetza hobetzeko gunea da.
Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara.
Bertan, ikasi, irakurri, jolastu eta hainbat jarduera egiteko aukera edukiko dute.
Auzoko bizilagunek gustora daude gune berri honekin eta egunotan bizi bizi dago eraikina.
Arratsaldero hainbat famili, umeak gurasoekin eta gaztetxoak ere hurbildu dira gune berrira.