Segundo Olaeta Musika Eskolako Banda Sinfonikoak kalea hartuko du berriz maiatzaren 20an, eta ostiral honetan GURE BANDA AUZORIK AUZO kontzertu zikloaren bigarren saioa ospatuko dute arratsaldeko 19etatik aurrera. Lehenengo emanaldia San Kristobal Plazan izan zen , eta oraingoan hirigunera datoz. INDUSTRIA KALEAn eskainiko dute beraien bigarren emanaldia eta musika modernoa izango dute ardatz. Bertaratzen diren ikus- entzuleek Bruno Mars, Amy Winehouse, Queen, Iron Maiden edo Ozzy Osbourne bezalako artisten bertsio sinfonikoak entzun ditzakete 40 minutuko iraupena izango duen ikuskizunean. Eguraldi txarra egotekotan Merkatu Plazan ospatuko da.
Talde sinfonikoaren hurrengo proiektua ekainaren 24ean izango da, ROCK N´ BAND formatu handia berreskuratuz. Bertan, SOMEko banda sinfonikoa, rock talde bat eta eskolako abeslari ugari ibiliko dira elkarrekin jotzen, Ross Dantza eskolako koreografiekin indarrak batuz SAN JUAN IBARRAko jaiak girotzeko.
NON ETA NOIZ: INDUSTRIA KALEA, MAIATZAK 20 OSTIRALA, 19:00etan
IRAUPENA: 40 minutu
Oharra: Eguraldi txarra egonez gero, Merkatu Plazan ospatuko da.