Joan den irailaren 19an, larunbata, 21 artistek Euskal Herria Museoa inguratu zuten, Alegria Jauregiko lorategia, Europako Herrien Parkea, Picasso plaza eta Pasilekua bertako akuareletan islatzeko. Goiz osoan zehar, Juan de Arostegi y Barbier aire zabaleko akuarela lehiaketa zuzenean bizitzeko aukera izan zuten Gernika-Lumoko herritarrek.
Euskal Akuarelisten Elkarteak eta Euskal Herria Museoak antolatu zuten lehiaketan Jose Reyes Ramosen “Casa de Juntas” lana lehen saria irabazi zuen. Bigarren postua Ricardo Azkagorta Celayaren (“s/t”) lanak eskuratu zuen eta Lydia Cuevasen (“s/t”), Juan Carlos Lang Gonzalezen (“s/t”), Juan Carlos Arestiren (“s/t”) eta Jose Manuel Mendezen (“Berdea”) lanek accéstiak lortu zuten.
Lehiaketara aurkeztutako akuarela guztiak ikusgai egongo dira Gernika-Lumoko kultur etxean 2020ko irailaren 30etik urriaren 9ra.