Kultur Etxearen diru laguntzak musika taldeentzako

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, 2025 Gernika-Lumoko musika proiektuetarako laguntzak emateko deialdia zabalduko du. Dirulaguntza honen helburua aurten ere, musika lanak jorratzeko eta musika talde desberdinen lanaren hedapenean laguntzea da.

Diru laguntza hauei dagokien araudia Bizkaiko aldizkari ofizilean (zbkia 183, 2025-09-25), Kultura Gernika web orrialdean eta Kultur Etxean izango dira eskuragarri. Aurten berriz, honako jarduerak lagunduko dira: diskoaren ekoizpena, diskoaren fabrikazioa, singlearen grabazioa eta bideokliparen grabazioa.

Dokumentazioa, memoria… era digitalean aurkeztu beharko da Kultur Etxean, emailez edo bertan aurkeztuz.

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 1etik urriaren 17ra, eguerdiko 14:00etara arte.
Aurten berriz, honako jarduerak lagunduko dira: diskoaren ekoizpena, diskoaren fabrikazioa, singlearen grabazioa eta bideokliparen grabazioa.

2024. urtean dirulaguntza jaso zuten taldeak: Inner, AImar Cid, Zuga Band eta Ziraun