ABAOk eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak elkarlanean, G. Verdiren “La forza del destino” opera ezaguna ikustera joateko aukera paregabea eskainiko dute azaroaren 3an.
SARRERAK:
60 €, 55 € Laguna txartelarekin, Bilbora joan etorriko autobusa eta ikuskizunerako sarrerak izango dituzue eskuragarri Kultur Etxean urriaren 1etik aurrera agortu arte.
Ez galdu aukera eta erosi zure sarrera!
ORDUTEGIA
19:30 h.-23:10 h.
Autobus geltokitik irteera 18:00. Euskalduna Jauregitik bueltan 23:30.
ABAO Bilbao Operak urrian ekingo dio denboraldiari Giuseppe Verdiren La forza del destino lanarekin. Lirismo eta dotorezia hunkigarriko eszenaz betetako espainiar kutsuko drama erromantikoa da, pasarte komiko eta satirikoekin tartekatzen dena, non Verdiren grina sortzaileak istorio konplexu bat maisulan bihurtzen duen.
