Kultur Etxearen dirulaguntzak musika taldeentzako

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak musika taldeei dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du.
Dirulaguntza honen helburua aurten ere, musika lanak jorratzeko eta musika talde desberdinen lanaren hedapenean laguntzea da.
2022. urtean dirulaguntza hau jaso zuten musika taldeak honek izan ziren: Agur, Blaster M, Inner, The Riff Truckers, Tooth eta Ziraun.
Aurten berriz, honako jarduerak lagunduko dira: diskoaren ekoizpena, diskoaren fabrikazioa, singlearen grabazioa eta bideokliparen grabazioa.
Kultur Etxeak jarduera honetarako 5.000 euroko diru partida egokitu du.
Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 10 eguerdiko 14:00ak arte.
Hemen jaso ahal duzu informazio gehiago eta eskabidea.