Segundo Olaeta Musika Eskolak Musikaren Egunean, ekainak 21, eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zuen kontzertuari ekingo dio berriro. “Musika Kalean” izenburuarekin aurkezten den ekimen hau urriak 6an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko da eta estenatoki ezberdin bi edukiko ditu. Musika eskolako ikasleek leku bitan arituko dira:
18:00etan Artekalean, Turismo Bulego inguruan: talde txikiak piano 4 eskutara eta Ganbara Musika.
19:00etan Domingo Alegria Plazan: talde handiak besteak beste, Trikitixa Taldea, Orkestra Txikia eta Orkestra Nagusia.
Esan beharrik ez dago Udazkeneko barikuak beti izan dirala animatuak Gernika-Lumon!!