Irakurketarako eta informaziorako sarbidea eskubide unibertsala da. Liburutegi inklusiboek ezagutza demokratizatu egiten dute eta inor baztertuta ez geratzea bermatzen dute, aukera-berdintasuna eta gizartean parte-hartze kulturala indartuz.
Liburutegi publikoak espazio inklusiboak eta irisgarriak dira pertsona guztientzat, eta instalazioak diseinatzen dituzte dibertsitate funtzionala edo sentsoriala duten pertsonentzako irisgarritasunean oinarrituta.
Gernika-lumoko Udal Liburutegiak LUP euskal startuparen teknologia sartu du. Teknologia horrek lehenengo poltsikoko lupa adimenduna sortu du, testuen irudiak hartu eta automatikoki audio-fitxategi bihurtzen dituena. Gaztelaniaz eta euskaraz irakurtzen dutenentzat baliagarria izateaz gain, lupak 30 hizkuntza baino gehiagotan irakurri eta itzuli eta ditzake.
Uztailaren 1etik aurrera LUPA Gernika-Lumoko liburutegian egongo da eskuragarri, erabiltzaileei irakurketa eskuragarriagoa egiteko soluzioa eskainiz.Liburutegietako langileek, gainera, prestakuntza espezifikoa jaso dute talde fundatzailearen eskutik, eta erabiltzaileak gidatzeko eta haien esperientzia optimizatzeko prest daudela egiaztatu dute.
“Ekimen honen bidez, gizarteratzearekin dugun konpromisoa berretsi dugu, eta benetako irtenbidea eskainiko diogu irakurtzeko oztopoak dituen biztanleria-sektore bati. Liburutegiek eboluzionatzeko erantzukizuna dute, eta teknologia pilotu hori egokitzapen horretarako urratsa da “, azaldu du Cristina Arana udal liburutegi publikoko arduradunak.
