Photocall Athletic Kultur Etxean

Ezagutzen dituzu ATHLEHOIAK?
Leonor, Leónidas, Lehoitxu, Leoitxi, Lionel eta Liernirekin argazkia ateratzeko
aukera duzu Kultur Etxean. Lehoiak leihoan erakusketan Photocalla jarri dugu.

Bidali argazkia gure helbide elektronikora (e-maila: kultura@gernika-lumo.eus) eta
argitaratuko dugu gure Webgunean.
Animatu eta hurbildu !!

DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO OHARRA

Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioaren https://kulturagernika-lumo.eus/ Webgunean argitaratzeko argazkia bidaltzen diguzunean, mezu elektroniko berean idatzi behar duzu ados zaudela eta argazkia gure webgunean argitaratzea onartzen duzula.

Helbide elektronikoan idatziz erantzuten ez bada, hemen adierazi bezala, ezin izango dugu argazkia argitaratu.

Argazkiak ez dira lagako, legeak hala agintzen ez badu.
Datuen titularrak edo bere legezko ordezkariak, datuak babesteko indarrean dagoen legerian jasotako eskubideak erabili ahal izango dituzte. Horretarako, GERNIKA-LUMOKO KULTUR ETXEA FUNDAZIORA jo beharko dute (helbidea: Foru plaza 2 / 48300-BIZKAIA), eta jakinarazpenean adierazi beharko dute ESKUBIDEEZ BALIATZEA edo helbide honetara bidali: kultura@gernika-lumo.eus