Gernika-Lumoko kaleetara argazkiak atera ditugu PHOTOKALEANen eskutik. Erakusketa honek Gernika-Lumoko kaleak erakusketa areto bihurtuko ditu, uztailaren 12ko hauteskundeetarako jarri ziren panelak erabilita.
Aspaldian sortutako Gernikako Photoka argazkilaritza Elkartearen ideia bat da eta Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko inguruabarrak direla eta, artea kalera ateratzea erabaki da.
Osasun krisi hau dela eta, erakusketa aretoan hartu beharreko neurriek erakusketa normaltasunez gauzatzea oztopatu egiten dutenez, artea kalera atera dugu herria suspertzeko Gernika-Lumoko Kultur Etxearekin eta Udalarekin elkarlanean.
Herri osoan zehar hauteskunde-propagandarako panelak jarrita egon direla aprobetxatuz, hauteskundeak amaitu zirenean, eta garbitu ondoren, hainbat gai jorratzen dituzten formatu handiko 40 lan jarri ditugu kalean zuri-beltzean.
Lanak erakutsiko dituzten argazkilariak Photokako kideak dira: Rubén Petralanda, Jesús Carmona, Iñaki Unamuno, José Ramón Erezuma, Raúl Arroyo, Martín Montes, Eneko Ibargüengoitia, Aitor Arana, Asier Lamikiz, Iñaki Idigoras, Karmelo Ibarretxe, Fernando Malaxetxebarria, Joseba Moreno, Nubia Correa, Jon Beristáin, Fernando Gorostiza, Iker Pardo, Eneko Bilbao, J R Zaldumbide eta Iñaki Lauzirika.