20 artista gernikarren lanak ikusgai Kultur Etxean

Koronabirusaren pandemiak eragindako derrigorrezko etenaldiaren ondoren, Gernikako Kultur Etxeko Erakusketa Aretoak GERNIKARTE ’20 erakusketa izango du ikusgai berriro aurten ere.

Uztailaren 13an inauguratu den erakusketa 2020ko irailaren 25a arte egongo da zabalik Gernikako artisten urteroko erakusketa hau.

Erakusketa honen deialdi berria dugu honako hau, eta orain arte 38 deialdi baino gehiago egin badira ere, aurtengoa berezia da, nolabait, normaltasunera itzultzea eta jarduera berreskuratzea suposatzen duelako, Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa COVID-19aren ondorioz, sasoi batean itxita egon ondoren.

Herriko artisten obrek
Arte eszenikoei dagokienez bezala, nahi dugu herriko artisten obrek inoiz baino presentzia handiagoa edukitzea gure aretoan.

GERNIKARTE herriko artisten lanaren urteko erakusketa da, berton jaio edo bizi diren artistena eta jardunean daudenena. Helburua da gaur egungo errealitate artistikoaren jarduna plazaratzea.