Photoka Gernikako Argazkilaritza Elkartekook berriro jarriko ditugu ikusgai Gernikako kaleetan gure kide batzuen jatorrizko argazkiak.
Uztailean egin genuen erakusketan lortutako arrakastaren ostean, eutsi egiten diogu hartutako bideari eta udalerriko argazki egileen argazkiak eraskusgai jarriko ditugu: Iñaki Unamuno, Jesus Carmona, Raul Arroyo, Joseba Moreno, Iñaki Zenigaonaindia, Ruben Petralanda, Toribio Beares, Aitor Arana, Jose Ramon Erezuma, Martin Montes, Iker Pardo, Eneko Ibargutagoitia, Jon Beristagoitia. Formatu handiko 14 argazkik osatzen dute erakusketa, koloretan zein zuri-beltzean, eta argazki-diziplina guztiak ukitzen ditu, hala nola erretratua, paisaia, animaliak, narratiba, etab. Erakusketa urtarrilaren 14an inauguratuko da eta otsailaren 14an amaituko, eta Artekalean dauden euskarrietan jarriko da.
Photokatik Gernika-Lumoko Udalaren eta Gernikako Kultur Etxearen lankidetza eskertu nahi dugu.