V.Olentzero Marrazki Lehiaketako Sari banaketa

Abenduaren 23an, V.Olentzero Marrazki Lehiaketako sari banaketa ospatu zen Udal Liburutegian arratsaldeko 6:00etan. Lehaiketara guztira bi mailatan, 2-6 urte eta 7-12 urte, banatuta egon diren 225 ume aurkeztu dira. Sari banaketan Jokin Garatea Gernika-Lumoko Kultura Zinegotzia eta Gaizka Muniategi Gernikako Merkatari Elkarteko presidentea egon ziren.
Irabazleen zerrendarekin batera sari banaketako saioko argazkiak izten dizuegu:
2-6 urteko kategorian:
1.-Irabazlea: Katalin, eramandako saria: 50 € eta 2021.urtean Kultur Etxeak antolaturiko ikuskizun baterako sarrera bikoitza.
2.-Bigarrena: Amane, eramandako saria: 30 € eta 2021.urtean Kultur Etxeak antolaturiko ikuskizun baterako sarrera bikoitza.
3.-Hirugarrena: Ane, eramandako saria: 20 € eta 2021.urtean Kultur Etxeak antolaturiko ikuskizun baterako sarrera bikoitza.
7-12 urteko kategorian:
1.-Irabazlea: June, eramandako saria: 50 € eta 2021.urtean Kultur Etxeak antolaturiko ikuskizun baterako sarrera bikoitza.
2.-Bigarrena: Lur, eramandako saria: 30 € eta 2021.urtean Kultur Etxeak antolaturiko ikuskizun baterako sarrera bikoitza.
3.-Hirugarrena: Maren, eramandako saria: 20 € eta 2021.urtean Kultur Etxeak antolaturiko ikuskizun baterako sarrera bikoitza..