PromODS Brigada Tailerra Udal Liburutegian

Agua de Coco Fundazioak antolatuta, Agenda 2030 ezagutzeko tailerra egiteko aukera egongo da Gernika-Lumon. Agua de Coco 1994an jaio zen, Battambangen (Kanputxea) bizi ziren familien beharrak asetzeko helburu nagusiarekin. Ondoren, Madagaskarrera zabaldu zuen bere jarduera-eremua, eta haurtzarora eta haren beharretara bideratu zuen argi eta garbi.
Hegoaldeko herrialdeetan gizarte-bazterkeriako egoeran dauden kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea du helburu. Madagaskarrek protagonismorik handiena hartzen du
bere proiektu guztien garrantziagatik: haurren lanesplotazioaren aurka borrokatzea, ingurumenprestakuntza, eskola publikoei laguntzea, aisialdiko eta denbora libreko jarduerak gizarte-bazterketako arriskuan dauden haurrentzat.

2030 Agenda zer den ikasteko eta ezagutarazteko tailerra. Zatoz eta sortu zure material eko-kontzienteak (oihalezko poltsak, txapak, orri-markagailuak eta gehiago…).

NOIZ: Ekainak 27, 17:30-19:30
LEKUA: Udal Liburutegia
NORENTZAT: 6 – 11 urte bitartekoentzat
IZEN EMATEA: coordinacion.namana@aguadecoco.org edo 621257833 Telefono zenbakian.