Segundo Olaeta Musika Eskolak “Herri Herri” kontzertu ziklo berri bati ekingo dio datorren astean

Aurreko urtean izandako arrakasta ikusita, Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasle eta irakasleek “Herri Herri” kontzertu ziklo berri bati ekingo diote datorren astean, eta Muxika, Busturia, Forua eta Gautegiz-Arteaga bisitatuko dituzte.
Berriz ere, musika eta magia uztartuko duten kontzertu berezi hauetan eskolako bi Orkestrak, Ganbara-taldeak eta Julen Magoa parte hartuko dute.
Hurbiltzen diren guztiek garai eta estilo ezberdinetako musikaz beteriko errepertorioa entzuteko eta disfrutatzeko aukera izango dute: Bach, Beatles, Ken Zazpi, Billie Eilish… Adin guztietako jendearentzako aproposak izango diren kontzertuak prestatu dituzte.
Prest dute lehenengo bi kontzertuak zikloari hasiera emateko:

  • MUXIKAN martxoaren 7an, osteguna, Ariatzako elizan arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan.
  • BUSTURIAN martxoaren 19an. asteartea, Altamirako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan.

Honekin batera, Musika Eskolaren asmoa, halaber, maiatzean eta ekainean Forura eta Gautegiz-Arteagara joatea ere bada.