Dena prest “Segundo Olaeta” Musika Eskolak II.Aste Kulturalari hasiera emateko

Dena prest dute  “Segundo Olaeta” Musika Eskolan II.Aste Kulturalari hasiera emateko. Emanaldiak martxoaren 19tik 22ra izango dira Elai-Alai aretoan arratsaldeko 6etan, eta oraingo honetan bakarlariak eta talde txikiak izango dira protagonistak.

Honekin batera aurreko urtean eduki zuen arrakasta ikusita, berriz ere  “Herri Herri” kontzertu ziklo berri bati ekin diote. Musika eta magia uztartuko dituzten kontzertu berezi hauetan, garai eta estilo desberdinetako musikaz beteriko errepertorioa entzuteko eta disfrutatzeko aukera egongo da. Hurrengo kontzertua BUSTURIAN eskainiko dute, martxoaren 19an,asteartea, Altamirako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan.

Prestatu duten egitarauarekin bukatzeko eta beste urte batez, martxoaren 21ean, osteguna, Banda Sinfonikoak hasiera emango dio LEKUEK 2024 jaialdiari. Playlist ederra daramate, besteak beste, A-ha, Zea Mays, Queen, Aretha Franklin, Amy Winehouse, Earth, Wind & Fire, Marvin Gaye eta Tammi Terrell, The Weather Girls… Hau esan bezala martxoaren 21ean izango da, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Merkurion.