Adi lagunok, Segundo Olaeta Udal Musika Eskolan 2023-24 ikasturteko matrikula betetako epea zabalik!
4 eta 99 urte bitartean badituzue, Segundo Olaeta Udal Musika Eskolak, 2023-24 ikasturteko matrikula egiteko epea maiatzaren 2tik 31ra arte zabalik egongo dela jakinarazten dizu hurrengo ikasgaietan:
Haur musika hezkuntza edo Hastapena: 4 urtetik 6 urtera bitarteko ikasleentzat.
7 urtetik gorakoentzat:
Musika-tresna sinfonikoak: klarinetea, zeharkako txirula, haize-metalezkoak (tronpa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, tuba) biolontxeloa, saxofoia eta bibolina.
Musika-tresna polifonikoak: pianoa, akordeioa eta gitarra.
Euskal musika-tresnak: txistua eta danbolina, alboka, panderoa eta trikitixa.
Musika elektrikoko tailerra: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria.
Helduentzako talde bereziak: Musika Hizkuntza eta Ganbara Musika
Taldeko hezkuntza: Banda Sinfonikoa, Harizko Orkestra, Abesbatza, Gitarra Orkestra, Ganbara Musika, Fanfarrea, Trikitixa Taldea, Txistu Banda, Biolontxelo Taldea, Akordeoi Taldea, Konboak, SOME Rocker´s, Txistu Gunea, …
Ikastaro monografikoak: Ahots teknika, Panderoa eta Txalaparta.
Matrikula betetzeko edota informazio gehiago jasotzeko Musika Eskolatik (Karmelo Etxegarai, 2) pasa zaitezkete:
– Goizez: 9:00etatik 14:00etara
– Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara.
– Web gunean: www.kulturagernika-lumo.eus/matrikula-some/
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 946270214 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikora: idazkaritza@segundoolaeta.net