SOMEko musikariak Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldian

Irailaren 8an, ostirala, Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala ospatu zen seigarren urtez jarraian Gernika-Lumoko Euskal Herria museoko lorategietan. Streaming bidez munduko bazter guztietatik zuzenean jarraitzeko aukera egon zen ekitaldi honetan munduan zehar sortutako euskal komunitateek egiten duten lan handiari omenaldia egin zitzaion bai eta diaspora berriari ere.

Gainera, Euskal Herria museoan Basques in Australia Euskal Australiar Elkarteak egindako erakusketa bat ere inauguratu zen. Honetan, SOMEko Ganbara Musika Talde batek parte hartu zuen giroa estilo ezberdinetako hainbat musika piezarekin alaituz. Ganbara hirukotea Maiteder O. (Zeharkako Txirula), Alfonso R. (Biolina) eta Itxaso A. (Pianoa) irakasleak osatzen zuten eta amanaldiari, nola ez, bukaera ezin hobea eman zioten Australian hain famatua den Matilda himnoarekin.