Azken egunak kultur elkarteen dirulaguntza eskabideak aurkezteko

Kultur Etxeak ekainean ireki zuen epea urtero bezala, dirulaguntzen eskabideak aurkezteko. Dirulaguntza hauek, kultura egitasmoak eta ekintza kulturalak finantzatzeko dira. Aurkeztutako eskabideak baloratzerakoan, kontuan hartuko dira proposatutako jarduerak duen interesa, ekimena euskal kultura eta euskara sustatzeko egokia den, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Kultur Etxeak bultzatutako ardatz estrategikoak eta kultura-planak.

Eskaera egiteko epea irailaren 29an amaituko da, 14: 00etan.

Informazio gehiago eta eskabideak