SOMEren Herriz Herri Kontzertu Zikloa

Segundo Olaeta Musika Eskolak inguruko hainbat herrietako ikasleei musika ikasketak eskeintzen dienez gero, Harizko Mintegiak “Herriz Herri Kontzertu Zikloa” izeneko ziklo berri hau sortzea erabaki du.

Musika Eskolako Orkestrak biak, Ganbara taldeak eta Julen Magoak parte hartuko dute musika eta magia bat egiten duten kontzertu berezi hauetan.
Bi data daude zikloari hasiera emateko:

-Foruan Otsailaren 16ean, osteguna, 19:00etan.
San Martin de Tours Eleizan.

-Muxikan Martxoaren 9an, osteguna, 19:00etan.
Ariatzako Eleizan.

Bertan, besteak beste,Sibelius konpositore famatutik hasita, soinu banda desberdinak entzuteko aukera egongo da (El señor de los anillos, Mary Poppins…) . Hori gutxi balitz, Adele abeslari-konpositorearen musikaz gozatzeko momentua ere egongo da.

Kurtso bukaeran, berriz, Busturira joateko asmoa ere badute kontzertu zikloa aurkeztera.