Aurreko aldian trikitixekin erromeria bat izan bazen, oraingo honetan biolin ikasleen kontzertua izango da. Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa Kaltzada Egoitzara itzuliko da biolin kontzertu polit bat eskaintzeko ostegunean, martxoak 2, 18:00etan.
Adin desberdinetako biolin ikasleek Ganbara Talde batekin batera, Egoitzako erabiltzaile eta senitartekoen gustukoa izango den askotariko obra programa aurkeztuko dute.