Gernika-Lumoko Zine Klubak 40. urteurrena beteko du aurten, eta programazio zabal bat prestatu du ospatzeko. Programazio horrek hainbat zinema-ziklo eta jarduera paralelo izango ditu. Gainera, Pedro Olea zinemagileari omenaldia egingo zaio.
Ospakizun kultural hau otsailaren 11n hasiko da zine beltz klasikoaren ziklo batekin, OTTO Preminger-ek zuzendutako Laura lana proiektatuz. Ziklo horren barruan ere Sed de mal izango da hurrengoa, otsailaren 18an. Bietako aurkezpena Pedro Duranak egingo du, eta proiekzioa ondoren, solasaldia izango da.
Programazioak Pedro Olearen omenaldiarekin jarraituko du; Pablo Malok zuzendutako “Olea…¡Más alto!” dokumentala eskainiko da 24an eta Pedro Olearen Ikuska II zine lanaren bertsio berriztatua eta Akelarre 25ean. Aurkezpena Pedro Duranaren eskutik egingo da, eta solasaldi bat egingo da filma ikusi ondoren.
40. urteurreneko ekitaldiek apirilean jarraituko dute, Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena dela-eta belizismoaren aurkako zinema-ziklo batekin, eta, ondoren, klubak 40 urte hauetan izan duen ibilbidea berrikusiko duen erakusketarekin.
Proiekzioak Lizeo Antzokian eta Elai Alai Aretoan egingo dira. Sarrerak leihatilan edo Kultur Etxearen webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira.
www.kulturagernika-lumo.eus