Ziraun taldearen diska kalean

ZIRAUN talde gernikarrak urte bi jarraian jaso du Kultur Etxeak diskak argitaratzeko eskaintzen duen dirulaguntza eta dirulaguntza hauen fruitua ikus dezakegu. Abenduaren 3an Euskararen Naizoarteko Eguna ospatuz, bere diska berria kaleratu du: “Argitik” du izena eta rock indartsua eta ahots femenino melodikoa elkartzen dituen euskarazko sei kantu biltzen ditu. Kantu hauen artean Liher edota Moonshine Wagon taldeen kolaborazioak ere aurkitzen dira.
Diska plataforma guztietan dago entzungai, Durangoko Azokan egongo da salgai eta abenduaren 6an AHOTSENEAN izango den kontzertuan aurkeztuko dute.

HEMEN duzu aukera entzuteko.