GERNIKARTEZ Gernika-Lumoko Kultur Etxeak GAIArekin batera, hots, Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkarteak, eta LEINN Mondragonek sustatutako proiektuak HEMENDIK SARIAK (Kostaldea argitzen duen energía) jasoko du datorren ostegunean, irailak 28.
GERNIKARTEZ proiektuak arteak eta kulturak pertsonen mesedetan izan ditzaketen ondorioak aztertu nahi ditu, estres-mailak eta bizi-kalitatea hobetuz. Alejandro Fernández de la Vegak eta Peio Rivasek, Mondragon Unibertsitateko Leinn-Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko bi ikasle gaztek garatutako ekimenaren helburu nagusietako bat da hau.
Egindako azterketan, kapitulu bakoitza diziplina artistiko desberdin batean oinarrituta dago, eta Gernika-Lumon egindako kultura-jarduerak ditu oinarri – liburutegien nazioarteko eguna, kasurako, edo/eta filmak, kontzertuak edo dantza estreinaldiak…–; udalerriko hainbat pertsonaren ahotsak ere jasotzen dituzte. Podcastaren ekoizpena Blazek egin du, Fernández de la Vegak eta Rivasek sortutako startupak.