II. Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrena
Apirila inon izatekotan Gernikan da memoriaren hilabetea, berez be apirilean batzen diralako bonbardaketaren urteurrena eta Errepublikaren aldarrikapena, frankisten eraso golpistaren aurreko indarreko sistema politikoaren aurrekaria eta oroitzapena. Gernikarron Memoria publiko eta kolektibo honetan errepublikanuakaz eta era aktiboan Errepublikagaz konprometidutakoak jasandako errepresio frankistagaz lotzen diran jazoerak gizarteratu behar doguz; edozein kasutan be, esanguratsua da Errepublika denporea ezagutzea haren osteko errepresino franquista ulertzeko: Iturri eta Briñasen fusilamensuak, gernikar askoren kontrako sumarioak, depurazinoak, inkautazinoak, eta errepresinoko beste bitarteko batzuk. Apirilaren 14a II. Errepublika aldarrikatu zaneko 93. urteurrena da. PIPERGORRI alkarteak Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarra (1938-1940) izeneko lekuan hildako 269 preso errepublinuak lehen-lehenik gogoan, data horren inguruan ekitaldi bi antolatu dira.